Garai honetan ordenagailu bat etxean edukitzea beharrezkoa bihurtu da. Denok zerbait egiteko ordenagailua erabiltzen dugu, bai lan bat egiteko baita telebistako programazioa begiratzeko ere. Horrez gain gure gizartean ordenagailuak guztiz sartuta daude, joaten garen leku guztietan erabiltzen direla ikus dezakegu.
Hori dela eta, umeei modu onean erabiltzen irakastea beharrezkoa izaten da. Eskolan TEKNOLOGIA BERRIAK irakaskuntza eman baino lehen ziur aski umeek etxean ordenagailu bat izango dute eta gurasoengandik kontzeptu batzuk ikasita izango dituzte. Hori dena kontuan hartuta eskolan ordenagailu hori modu didaktiko batean erabiltzen irakatsi beharko diegu. Horrez gain gurasoei web orri didaktikoak eman behar diegu, horrela klasean ikasitakoa etxean erabiliko dute eta ordenagiluak eta Interneta modu egoki batean erabiliko dituzte.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario