Pasaden eguneanlagun batek bere ahizpa txikiaren klasean arbela elektronikoa jarriko zutela esan zidan. Aldaketa horren zergatia galdetzerakoan berak zuzendariak klaseko abiadura hobetzeko eta arintzeko bide ona zela esan zuela adierazi zidan. Baina lagunak esan zidanez arbela horrek ikastetxeari diru galanta kostatuko zitzaiola zeren nahiko garestia da.
Etxera heldu bezain laster Interneten sartu eta arbela moderno horiei buruzko informazioa bilatu nuen. Interneten arbela hauei buruzko iritzi asko daude baina ia denok bere aldean daude aurrerakuntza handia dela esanez.
Iritzi eta datu asko irakur ostean nire iritzi pertsonala atera dut.
Arbela horiek puntako teknologia dela argi dago, dudarik gabe, baina iritzi onak izan arren nire ustez ez dago oso argi berarekin klasean aurrerakuntza egongo denik. Irakur dudanez arbela hori ulertzeko eta erabiltzeko arkatz bereziak behar dira, horiekin arbela honetan "idazten" da, orain nire galdera, arbela horiek egin dutenek eskola batean klaseak eman dituzte? Nire ustez ez, norbaitek klaseak eman baditu nirekin egongo da, lehen hezkuntzako klaseetan klarinak ia beti galtzen dir, orduan badaukagu arkatz berezi horiek galduko ez direla ziurtasuna? nire ustez ez. Kontutan hartu behar dugu ikasleek haurrak direkla eta jolasterakoan dena hartzen dutela, nire ustez behintzat behin arkatz batek galduko da. Eta arkatz horiek galtzen badira, nola idatziko dugu arbelan?
Beste aldetik arbela horrek ordenagailu baten antzekoa da, han dena jarri dezakezu, orain beste galdera... inori ez zaio gertatu ikastetxeko bideoa, powerpoint-a etab, erabili nahi duenean horiek ez ibiltzea? Ez da arraroa irakasle bati powerpointarekin egin duen zerbait gelan erakutsi nahi duenean aparatua ez ibiltzea. Honekin ez da hori gertatuko ala? Gertatzen bada, egun horretan ezin izango dute ikasleek klasean ezer egin?
Badakit teknologi berri honek gauza on asko eta asko dituela, baina hor botatzen ditut txarrak diren batzuk, ea erosten dutenek galdera hauek egiten dute gero arazoak ez izateko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario