sábado, 17 de enero de 2009

Helduentzako ikastaroak


Duela bi urte nire ama eta bere lagun batek ordenagailua eta Interneta erabiltzeko ikastaro batera apuntatu ziren. Hasieratik oso pozik zebilen eta beti etxera bueltatzerakoan ikasitakoa erakutsi nahi zuen. Ikastaro horretan ordenagailuaren zatiak eta programa errazak erabiltzen irakasten zuen. Horrez gain, teklatuan abilitatea lortzeko programak batzen zituzten, horrela, amak etxean programekin ikastaroan egindakoa birpasatzen eta berregiten zuen. Horrez gain, ikastaroan Interneta erabiltzen iraklasten zen, horrekin amak etxean ez zuen ezer galdetu behar bera bakarrik ordenagailua erabiltzen zuen. Ikastaro hauek oso ondo daude batez ere inoiz erabili ez duen bati. Agian askok ez dute ikastaro hauetara apuntatzen lotsagatik edo denbora faltagatik baina aukera ona da gaur egunean dagoen teknologiak erabiltzen ikasteko. Agian askok ez dira apuntatuko etxean ordenagailua ez dutelako eta hauei ikastaro hauek jendea ezagutzeko eta besteekin erlazionatzeko aukera ona dela esaten diet. Ikastaro hauek edozein kultur etxean ematen dira. hara joan eta galdetu.

No hay comentarios: