domingo, 18 de enero de 2009

Open Access


Blog honek hezkuntzari buruzko azken ideiei izateaz arren Open Access zer den azalduko dut, zeren Interneten irudiak, informazioa... lan bat adibidez egiteko atera nahi duenari baliogarria izango da. Lehen ez nintzen konturatzen Interneten zegoen informazioa norbaitek jarritakoa zela, eta nahi nuena hartzen nuen bai irudiak baita bideoak ere. Baina aurten Teknologia Berrien klasean irudi horiek jabea daukatela ohartu naiz. Hau ez da eskoletan esaten ( eta ikastetxean denok astero informatika ordua eduki dugu ), eta jakin beharreko gauza bat iruditzen zait. Agian ( gehienetan gertatzen da), ez da ezer gertatzen baina liteke irudi horien jabea arazo batean sartzea. Hori dela eta Open Access sortu da eta honekin denok eskura dezakegu Interneen dagoena. Idei honek oso ondo dago zeren Interneta informazioa bilatzeko iturria da, baina honekin informazioa garatzeko eta aldatzeko aulera bihurtu da. Orduan Open Access daukan informazioa erabiltzeko ohartzen dut, zeren era honetako informazioa astero gehituz doa eta gero eta errazago izaten da informazio honek aurkitzea. Hemen Open Access buruzko irudi bat uzten dut.

Interneteko ikastaroak

Gaur Interneten aurki ditzakegun ikastaroei buruz hitz egingo dut. Urtero gai anitzei buruz ateratzen dira eta askok oso interesgarriak dira. Unibertsitate askok Interneten bidez ikastaroak egiteko aukera ematen dute, eta egiten dituzten ikasleek horiekin aukera askeko kredituak lortzen dituzte. Ikastaro hauen defizita ia kontrolik gabe egiten direla izaten da. Apuntatzea oso erraza da, eta diruaren ordez ( batzutan garestiak dira ), galderak, irakurri beharreko informazioa eta behar duzuna bidaltzen dizute. Gero, egindako lana bueltatzen duzu eta denbora pasa ondoren erantzuna daukazu. Gehientean gainditzen dira ikastaro horiek, baina nire ustez honek ez dauka kontrolik zeren bildaltzen dizuten informazioa nahi duzunak irakur dezake, eta gero kredituak zuretzat. Beno, hau supozizioak dira, zeren ziur asko apuntatzen den jendea kredituak lortuz gain ikastaroaz interesatuta egongo da. Hau dena esanez gero aukera askeko kredituak lortzeko aukera ona dena konklusioa aterako dut.

sábado, 17 de enero de 2009

Helduentzako ikastaroak


Duela bi urte nire ama eta bere lagun batek ordenagailua eta Interneta erabiltzeko ikastaro batera apuntatu ziren. Hasieratik oso pozik zebilen eta beti etxera bueltatzerakoan ikasitakoa erakutsi nahi zuen. Ikastaro horretan ordenagailuaren zatiak eta programa errazak erabiltzen irakasten zuen. Horrez gain, teklatuan abilitatea lortzeko programak batzen zituzten, horrela, amak etxean programekin ikastaroan egindakoa birpasatzen eta berregiten zuen. Horrez gain, ikastaroan Interneta erabiltzen iraklasten zen, horrekin amak etxean ez zuen ezer galdetu behar bera bakarrik ordenagailua erabiltzen zuen. Ikastaro hauek oso ondo daude batez ere inoiz erabili ez duen bati. Agian askok ez dute ikastaro hauetara apuntatzen lotsagatik edo denbora faltagatik baina aukera ona da gaur egunean dagoen teknologiak erabiltzen ikasteko. Agian askok ez dira apuntatuko etxean ordenagailua ez dutelako eta hauei ikastaro hauek jendea ezagutzeko eta besteekin erlazionatzeko aukera ona dela esaten diet. Ikastaro hauek edozein kultur etxean ematen dira. hara joan eta galdetu.

Internet en el aula

You Tube ikastetxean erabiltzeko bideo batzuk bila nenbilenean INTERNET EN EL AULAri buruzko bideo ugari aurkitu nituen. Kuriositatearekin bati klikatu eta ikusi nuen. Bideo horiek 2008an egon den konferentzia bati buruz ziren, adibidez gelan Interneta modu onean erabiltzeko pausuak ematen dira. Bideoetan ezin da dena ikusi baina garrantzitsuena agertzen da. Denak ez ikusi arren batzuk ikusteko aholkua ematen dut zeren nahiko interesgarria da eta dirudienez oso baliogarria da han ematen den informazioa, batez ere irakasleari bati. Internetaz eta klaseaz asko dakiten konferentziak ikusi daiteke. Norbaitek begirada bat eman nahi badio YOU TUBEn INTERNET EN EL AULA CONFERENCIA jarri eta bideoak agertzen dira.
Adibide moduan sarrera emateko egin zen bideoa jarriko dut. Espero dut zuen gustora izatea.

martes, 13 de enero de 2009

Irkasleak fitxategi elkartua

Batek irakasleen gela inoiz ikusi badu, batzutan desastre bat dela jakingo du. Bakoitzak bere armairua dauka baina armairuan ez da behar duten lan guztiak sartzen. Ondorioz, beti gora eta behera joaten dira liburu eta paper askorekin. Hau ez luke gertatuko bakoitzak beste modu bat aurkituko balu paper guzti horiek gordetzeko. Badakit liburuak ezin dira beste modu batean eraman ( oraindik ez behintzat), baina beste gauzak bai eraman ahal dituzte adibidez USB batean. Hori gertatzeko irakasleen gelan ordenagailu pare bat egon beharko lirateke eta zoritxarrez hori ez da gertatzen. Orain irakasleen gelan (gehienentzat) ordenagailu bat bakarrik dago eta honek informazioaz beterik egoten da. Horrela ezin da nire ideia garatu zeren hau lortzeko bakoitzak USBa eduki beharko zuten. Ordenagailu bi edo hiru on batzuekin eta bakoitzak bere USBarekin arazo hori konponduko zinateke. Beno agian idei utopiko bat da zeren hori eskola bati esaten badiozu ziur dirurik ez dela egongo esango du. Espero dut lehenaldi hurbil batean idei honek errealitatea bihurtzea.

Interneta gurasoen aurrean

Duela gutxi oso arraroa zen ordenagailu bat etxean izatea eta etxeko ordenagailua denontzako izaten zen. Orain haur bakoitza ordenagailu bat dauka eta ordenagailu bakoitza Interneta dauka. Gurasoek Interneta haurrek ikasteko ala ondo pasatzeko jartzen dute baina askok ez dira Interneta bakarra dagoen haur batentzat txarra izan daitekela konturatzen. Batez ere txikiak direnean ezin diugu haurrak ordenagailu aurrean bakarrik utzi zeren bere intentzioak onak izan arren Interneten web orri txar asko aurki ahal dituzte. Gerta daiteke haurra joku dauden web orri batean egotea eta nahi gabe orria kentzea, orduan bera bakarrik saiatuko da orria berriro jartzen eta agian beste orri txar batean sartzea. Hori dela eta gomendagarria izaten da haurrek Internetan sartzen direnean pixka bat kontrolatzea, ez dut esan nahi beti bere gainean egotea, zeren hauek Internetan gauza interesgarri asko aurki ahal dituzte baina bai kontrola pixka bat izatea. Haur txiki baten dagoen etxean oso ona izaten da haurra Interneta erabili aurretik gurasoek web orri edukatiboak bilatzea eta orri batean apuntatzea, horrela Interneta bai izango da erabilgarria eta haurrek asko ikasiko dute berarengan.
Esan dudana jarraituz emen utziko ditut oso ondo dauden bi orri:
Honetan joku eta ariketa ezberdinak agertzen dira
Hemen batez ere matemakika ikasteko da.

Blog bat klasean

Klaseko kide guztien artean blog bat egitea interesgarria da. Nire ustez bloga egiteko maila hoberenak 5. edo6. mailak izaten dira, urte hauetan ikasleek informatikaz gehiago dakite eta gehiago parte hartuko dute. Hasteko denon artean gai bat aukeratuko da eta taldeak egin beharko litzateke. Talde bakoitza eginkizun bat egin beharko zuen eta gai bati buruz lan egin begharko zuten. Horrela denon parte hartzea bultzatuko dugu. Klase osoa eginkizun berbera egiteko egoten badira ziur batzuk ez dutela ezer egingo, eta hori ez da ona izango. Taldeak eginez gero astero talde bakoitzak gai bati buruz lan txiki bat antolatuko dute eta gero talde bakoitzak blogean idatziko dituzte. Honekin ikaseek Interneten bere lekua daukatela konturatuko dira eta lan erekargarriak egingo dituzte. Normalean ikasleei ordenagailuekin lan egitea gustatzen zaie eta denon artean blog bat egitea ikarragarrizko talde lana izaten da. Eskola batzuetan badaukate blog hariek eta interneten aurki ditzakegu. Gai askori buruz dira, adibidez matematikazko blogak. Blog hauek oso baliogarriak dira bai klasean lana egiteko baita beste urteko ikasleek edo eskolaz kanpo dauden pertsonek blog hauek begiratzeko.
You tuben bideo honetan nola egiten den blog bat azaltzen du. Oso erraza da

lunes, 12 de enero de 2009

Internet, klasean erabiltzeko liburua

Interneta liburu handi bat da, non nahi dugun informazioa une txiki batean eskuratu dezakeguna. Horregatik egokia iruditzen zait gela bakoitzean erdenagailu bat jartzea, horrela, ikasleek dituzten zalantzan argitu ahal dituzte.
Dudarik gabe Interneta informazio iturri galanta da eta munduaren edozein lekuko kontzeptuak... irakur ditzakegu. Hau kontuan harturik bideo bat bilatu dut, hemen ordenagailuan informazioa bilatzearen gauza negatiboak eta positiboak adirazten dituzte.Informazioa bilatzeko modu ona

jueves, 8 de enero de 2009

Arbela elektronikoak

Pasaden eguneanlagun batek bere ahizpa txikiaren klasean arbela elektronikoa jarriko zutela esan zidan. Aldaketa horren zergatia galdetzerakoan berak zuzendariak klaseko abiadura hobetzeko eta arintzeko bide ona zela esan zuela adierazi zidan. Baina lagunak esan zidanez arbela horrek ikastetxeari diru galanta kostatuko zitzaiola zeren nahiko garestia da.
Etxera heldu bezain laster Interneten sartu eta arbela moderno horiei buruzko informazioa bilatu nuen. Interneten arbela hauei buruzko iritzi asko daude baina ia denok bere aldean daude aurrerakuntza handia dela esanez.
Iritzi eta datu asko irakur ostean nire iritzi pertsonala atera dut.
Arbela horiek puntako teknologia dela argi dago, dudarik gabe, baina iritzi onak izan arren nire ustez ez dago oso argi berarekin klasean aurrerakuntza egongo denik. Irakur dudanez arbela hori ulertzeko eta erabiltzeko arkatz bereziak behar dira, horiekin arbela honetan "idazten" da, orain nire galdera, arbela horiek egin dutenek eskola batean klaseak eman dituzte? Nire ustez ez, norbaitek klaseak eman baditu nirekin egongo da, lehen hezkuntzako klaseetan klarinak ia beti galtzen dir, orduan badaukagu arkatz berezi horiek galduko ez direla ziurtasuna? nire ustez ez. Kontutan hartu behar dugu ikasleek haurrak direkla eta jolasterakoan dena hartzen dutela, nire ustez behintzat behin arkatz batek galduko da. Eta arkatz horiek galtzen badira, nola idatziko dugu arbelan?
Beste aldetik arbela horrek ordenagailu baten antzekoa da, han dena jarri dezakezu, orain beste galdera... inori ez zaio gertatu ikastetxeko bideoa, powerpoint-a etab, erabili nahi duenean horiek ez ibiltzea? Ez da arraroa irakasle bati powerpointarekin egin duen zerbait gelan erakutsi nahi duenean aparatua ez ibiltzea. Honekin ez da hori gertatuko ala? Gertatzen bada, egun horretan ezin izango dute ikasleek klasean ezer egin?
Badakit teknologi berri honek gauza on asko eta asko dituela, baina hor botatzen ditut txarrak diren batzuk, ea erosten dutenek galdera hauek egiten dute gero arazoak ez izateko.

miércoles, 7 de enero de 2009

Teknologia berriak klasean

Garai honetan ordenagailu bat etxean edukitzea beharrezkoa bihurtu da. Denok zerbait egiteko ordenagailua erabiltzen dugu, bai lan bat egiteko baita telebistako programazioa begiratzeko ere. Horrez gain gure gizartean ordenagailuak guztiz sartuta daude, joaten garen leku guztietan erabiltzen direla ikus dezakegu.
Hori dela eta, umeei modu onean erabiltzen irakastea beharrezkoa izaten da. Eskolan TEKNOLOGIA BERRIAK irakaskuntza eman baino lehen ziur aski umeek etxean ordenagailu bat izango dute eta gurasoengandik kontzeptu batzuk ikasita izango dituzte. Hori dena kontuan hartuta eskolan ordenagailu hori modu didaktiko batean erabiltzen irakatsi beharko diegu. Horrez gain gurasoei web orri didaktikoak eman behar diegu, horrela klasean ikasitakoa etxean erabiliko dute eta ordenagiluak eta Interneta modu egoki batean erabiliko dituzte.