martes, 16 de diciembre de 2008

O´REALLY

Artikulu honek esaten duenez, azken urte hauetan Interneta asko aldatu da. Gero eta programa gehiago eta hobeago daude, eta Internetan egoteko hainbat aplikazio agertu dira. Aplikazio berri horiek errealitatea bihurtzeko urte hauetan egon dira pertsona ezberdinak sarea aldatzen eta programa berri hauek sortzen.
Nabarena da Interneten gero eta gauza gehiago egiteko aukera daukagula. Lehen, Interneta munduko informazioa bilatzeko bide onena zen, hori bai, aurretik batek jarritako informazioa zen beti. Orain aldiz geuk sarean dagoen informazioa gehitu ala aldatu dezakegu, orain sarea denok gara, hori dela eta gaurko sarea askoz aberatsagoa da. Denok parte hartzen badugu eta daukagun informazioa gehitzen badugu hobeago izango da sarea.
Aberastasun honek programa berri askotan argi ikusten da, Wikipedia adibidez programa hauetan sar dezakegu. Wikipedian bakoitzak aurkitzen duen informazioa jartzen du, horrela nahi duenak informazio hori aldatu dezake. Programa honek denok sortu dugun entziklopedia da, horrez gain gero eta hizkuntza gehiagotan aurki dezakegu. Honekin batera BLOGak sartzen dira, hemen bakoitzak izan dituen esperientzi pertsinalak jartzen ditu eta denok irakurtzeko eran daudenez nahi duenak irakur dezake.
Amaitzeko sarea gutztiz aldatu duela esan dezakegu, programa hauei esker sarea gero eta handiago izaten da, orain denok parte hartzen dugu eta ez dugu soilik han dagoena irakurtzen. Sarea lehen boligrafoz idatzitakoa zegoen libiuru bat zen, orain arkaztez idatzita dago.